Augmenter la taille du texteRéduire la taille du texte

Mugaz gaindiko elkarlan-politika sustatzea

> Harremanetarako
Garapenaren zuzendaritza
Mugaz gaindiko lankidetza
Eva Lamothe
05 59 11 45 07

Mugaz gaindiko gaiak
Baionako ordezkaritza
Christine Saraiva
05 59 46 51 31
 
Euro-eskualdeko konferentzia
Lide Urreiztieta
05 59 25 77 78
lide.urreiztieta@confeuro.eu
 
Informazio gehiago:

Mugaz gaindiko tokiko proiektuak muntatzen lagunduz

Kontseilu Orokorrak mugaz gaindiko xedea duten tokiko proiektuak sortzeko eta elkarlanerako dinamika bultzatu nahi du, arlo hauetan: kulturan, kirolean, laborantzan, gizarteratzean, ingurumenean, ekonomian… Horretarako, hausnarketa tematikorako bilkurak animatzen ditu eta lankideen bilaketan parte hartzen du. Proiektuak gauzatzen hasten direlarik, teknikoki eta diruz laguntzen ditu.
Erakundeen arteko lankidetza garatuz
Gipuzkoa/Kontseilu Orokorra
Elkarlan-hitzarmena izenpetuz, hauek lortu dira:
.kirolari, elbarritasunari eta bertze hainbat gairi buruzko lantaldeak sortzea
.mugaz gaindiko kirolari buruzko Liburu Zuria idaztea
.elbarritasuna eta enplegu babestua kontuan hartzeko moduei buruzko mintegiak antolatzea
.gazteentzako hizkuntza-egonaldiak antolatzea
.Pirinio Atlantikoetan bizi diren hegoaldeko gurasoentzat eta Gipuzkoan bizi diren Pirinio Atlantikoetako gurasoentzat lehen haurtzaroari buruzko gida idaztea.
Nafarroa/Kontseilu Orokorra
Bi administrazioek esparru-akordioa izenpetuko dute, kirolaren, kolegioko ikasleen arteko trukeen, energia berriztagarrien, laborantzako elikagaien eta bertze hainbat arloren mugaz gaindiko harremanak garatzeko.
Aragoi/Kontseilu Orokorra
Bi administrazioek Mugaz gaindiko Europako Lankidetzarako Taldea (GECT) sortzeko proiektua dute. Egitura horrek hainbat funtzio ukanen ditu; horien artean, Pourtaleteko ibilbidea kudeatzea, mantentzea eta ustiatzea.
Mugaz gaindiko proiektuak finantzatzeko Europako programen sorreran parte hartuz
 
Eskualde-politikaren baitan, Europar Batasunak mugaz gaindiko lankidetza bultzatzen du, Feder-ak (Eskualdeko Garapenerako Europako Funtsak) babestutako programen bitartez.  
Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak programa horiek animatzen ditu, Pirinioetako Katearen mendebaldean.
POCTEFA - Espainia-Frantzia-Andorra lurralde-lankidetzarako programa - 2007-2013:
POCTEFAk (lehen Interreg zenak) 2013 arte iraunen du. Programaren baldintzak bete behar dituzten proiektu-buruei zuzendua zaie; baldintzen artean, hauek bete behar dituzte:
- Programari dagokion lurraldean izatea;
- Zehaztutako 3 ardatz hauetan sartzen den gaia duen proiektua aurkeztea:
1. ardatza: mugaz gaindiko integrazioa indartzea, aktibitate ekonomikoen, berrikuntzaren eta giza kapitalaren arloetako osagarritasunak baloratuz, mugaz gaindiko lankidetzarako logikaren arabera.
2. ardatza: lurraldeak eta natur eta kultur ondarea baloratzea, xede iraunkorrarekin. Ingurumen-baliabideak babestea eta kudeatzea.
3. ardatza: biztanleen bizi-kalitatea hobetzea, lurralde-egituratze eta garapen iraunkor estrategia komunen bidez.
- Mugaz gaindiko balio erantsi baieztatua duten ekintzak garatzea;
- etab.
 
Euro-eskualdeko konferentzia (Pirinioetako mendebaldea)
 
Lau finantza-erakunde hauek biltzen dituen egitura da: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Akitaniako Eskualdeko Kontseilua, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorra –eta, horren baitan, Pirinio Atlantikoetako Prefektura eta Euskal Herriko Hautetsien Kontseilua-. Baionako Kontseilu Orokorreko ordezkaritzan unitate teknikoa sortu da, mugaz gaindiko biztanleek dituzten eguneroko arazoei aterabide praktiko eta konkretuak atzemateko eta bideratzeko. Konferentziak 4 lehentasun nagusi ditu:
1- Euro-eskualdeko biztanleen eta eragile ekonomikoen mugikortasuna eta trukeak erraztea,
2- ingurumena eta bizi-kalitatea babestea,
3- aberastasun-sorrera bultzatzea, formakuntza, teknologien tokialdaketa eta estrategia ekonomikoen arloetan lankidetzak sortuz,
4- mugaz gaindiko zerbitzu publikoa hobetzea.
Adibide gisa, Konferentziak mugaren bi aldeetako larrialdiko medikuntza-laguntza hobetzeko lan egiten du, dagokion lurraldeak ukan ez dituen deiak birbideratzeko. Drogen kontrako prebentziorako eta borrokarako plan komuna sortzeko etab. ere aritzen da.
 
 
Imprimer cette page Imprimer
Partager
Recommander cette page Recommander Haut de page Haut de page