Augmenter la taille du texteRéduire la taille du texte

Mendi-bideak antolatzea eta mantentzea

Harremanetarako :
 
Ingurumenaren zerbitzua
Ibiltaritza

Lucie Vignau-Loustau
Nicolas Watteau
05 59 11 42 78
 
Webgunean, hauek ere kontsulta daitezke:
Informazio gehiago:

Kontseilu Orokorrak aitzinkontu handia dauka mendi-ibiltaritzarako sare koherente eta egituratua sortzeko eta mantentzeko, berak baitu horren eskuduntza. Egun, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak goi-mailako ibiltaritzarako 1 000 km-ko bidexka-sarea ireki dio jendeari, eta, maila apaleko ibiltaritzarako, 5 500 km-koa. Ezagunenen artean: Konpostelako bideak, “GR® 10”, itsasbazterreko bidexka,…

Ekimen horien helburuak dira ondarea bestela ezagutaraztea eta kirol-praktikak garatzea; batez ere, naturako kirolen praktika. Adibidez, Kontseilu Orokorrak itsasbazterreko bidexka antolatu du. Kostaldeko ibilbide hori 25 km-koa da; euskal kostaldetik ibiltzen da, Bidartetik Sokoburuko puntaraino (Hendaia). Kostaldetik ezin hurbilago dago, eta ibiltariei itsasoa eta inguruko paisaia zoragarriak deskubritzeko parada ematen die.
Herri elkargoek antolatutako ibilbide guziak argitaratu dira. Rando64 ibiltaritza-gidak Departamenduko turismo-bulegoetan atzeman daitezke.   
 
Imprimer cette page Imprimer
Partager
Recommander cette page Recommander Haut de page Haut de page