Augmenter la taille du texteRéduire la taille du texte

Lurraldeko dinamismo ekonomikoa sostengatzea

> Harremanetarako:
Garapenaren zuzendaritza
Baionako ordezkaritza
Merkataritza eta artisautza

Joël Marion
05 59 11 44 49
 
Webgunean, hauek ere kontsulta daitezke:

Herri arteko elkarlanerako erakunde publikoko kide bazara, Departamenduak lagunduko zaitu zure lurraldeko promozio eta animazio ekonomikoak egiten.

Departamenduak herri elkargoak garapenerako talde-kontratuak sortzen laguntzen ditu, lau ardatz nagusiren inguruan:
  • lur eta etxebizitza estrategia eratzea,
  • dagoen sarea sostengatuz lurraldean animazio ekonomikoa egitea,
  • lurraldeko marketina lantzea,
  • lurraldeko funtsezko adarrak egituratzea
Talde-ekimenak bultzatzen eta sostengatzen ditu, artisautza eta merkataritza sarea hobe egituratzeko eta bere dentsitatea eta lurraldean duen erakargarritasuna mantentzeko.
  • Kontseilu Orokorrak artisautza eta merkataritza modernizatzeko talde-eragiketak sostengatzen ditu (-OCM), martxan jarriak diren lurraldeetan.
  • Horrez gain, lurraldeetako merkataritza-eskaintza indartzen laguntzen du, hiriko edo landa eremuko talde-eragiketen sorrera lagunduz (OUC-ORC). Gailu horren bidez, hiriguneetako merkataritza eta artisautza berpizten laguntzen du.
Prozedura horietan, Europako funtsak (FEADER) eta lurraldeko kolektibitateen parte-hartzeari (Eskualde, Departamendu, Herri eta Herri Elkargo) lotutako Estatuko funtsak ere sartzen dira.
Proiektuen eragileek (herriek, elkargoek, enpresek, kontsul eta lan antolaketek etab.) izandako ingeniaritza, animazio eta inbertsio gastuak finantzatzen laguntzen du.
Departamenduak enpresa sorrera eta erosketa sostengatzen ditu, baimendutako egiturek egindako kreditu-funtsean parte hartuz (ADIE, Bultza, Béarn Initiative, Réseau Adour Entreprendre), eta baimendutako elkarteek edo Kontsul Ganbarek eratutako proiektuak daramatzatenen laguntza finantzatuz (ADIE, Lanbideen ganbara, BG Arte, Insup, Aquitaine Active).
 
Imprimer cette page Imprimer
Partager
Recommander cette page Recommander Haut de page Haut de page