Augmenter la taille du texteRéduire la taille du texte

Lurraldearen erakargarritasun ekonomikoa sendotzea

Harremanetarako:
Garapenaren zuzendaritza
Industria, Unibertsitatea eta Ikerketa
Valérie Berthoumieu
Christophe Voisin
05 59 11 44 40
05 59 11 44 49
 
Baionako ordezkaritza
Frédéric Nieto
Mathieu Dutilh
05 59 46 50 88
 
Webgunean, hauek ere kontsulta daitezke:
 
Informazio gehiago:

Kontseilu Orokorrak aktibitate produktiboak hartuko dituzten azpiegiturak garatzearen alde ekiten du.

Herri elkargoek martxan jarritako lur eta etxebizitza erreserben erosketa, aktibitate-eremuen antolamendua eta enpresa-mintegien sorrera finantzatzen ditu.
Kontseilu Orokorrak bere ekonomia egituratu duten proiektu handien sorreran eta sendotzean era aktiboan parte hartu du:
Baiona-Angelu-Biarritzeko eta Bordes-Assateko aeronautika-poloak, hurrenez hurren, Technocité eta Aeropolis izenekoak, Akitania eta Midi-Pyrénées eskualdeek aeronautikari, espazioari eta eramateko sistemei buruzko komunean duten “Aerospace Valley” lehiakortasun-poloko osagaiak dira.
GIP CHEMPARC kimikari eta energiari buruzko proiektu industrialen prospekzioko erreferentzia da Lacq-eko eremuan. CHEMPARCen lanei esker, besteren artean, ABENGOA BIOENERGY sortu da, eta enpresa-mintegi bilakatuko den CHEMSTART’UP egituraren eraikuntza hasi.
 
Azpiegitura berriak sortuz, egungoak hobetuz, Kontseilu Orokorrak lurraldearen erakargarritasunaren garapenaren alde egiten du.
Pirinio Atlantikoei eta bere biztanle eta enpresei Informazioaren Gizartean behin betiko sartzeko baliabideak emateko xedearekin, Kontseilu Orokorrak, azken urte hauetan, IKTen aldeko lana hasi du, bai banda zabaleko sareetan, bai IKTen erabileran.
 
Informazio gehiago : Inbertsiogileentzako webgunea
 
Imprimer cette page Imprimer
Partager
Recommander cette page Recommander Haut de page Haut de page