Augmenter la taille du texteRéduire la taille du texte

Laborariak instalazio eta inbertsio proiektuetan laguntzea

> Harremanetarako
 
Garapenaren zuzendaritza
Laborantza
Estelle Salvayre
05 59 11 44 14

Baionako ordezkaritza
Michel Bidegain
05 59 40 50 66

Kontseilu Orokorrak laborari gazteen instalazioa sostengatzen du. Laborari gazteentzako laguntza proposatzen die (AJA). Tresna horrek Estatuaren Laborari Gazteentzako Saria (DJA) osatzen du.

Laborarien bizi eta lan baldintzak hobetzen laguntzen du. Laborari gazteen bizitoki autonomoaren aldeko laguntza proposatzen du.
Laborantza-ustiategien antolaketa eta karguen murrizketa ahalbidetzen ditu, CUMA kooperatiben talde-inbertsioen bidez. Bestalde, ustiategietan lanaren eta lan-eskuaren antolaketa hobetzeko talde-hausnarketan parte hartzen du.
Ezusteko gertakariak (klima-gertakariak, abereen eritasunak...) jasan dituzten laborariak diruz laguntzen ditu, Estatuaren prozedura ofizialez gain (laborantza-zorigaitzak…).
 
Laborarien eta sektoreen talde-ekintzak sostengatzen ditu. Laborantza-sektoreak garapen-faseetan laguntzen ditu. Ekoizpenak balioztatzeko eta lurraldean balio erantsia sortzeko taldeka antolatzen diren laborariak ere sostengatzen ditu. 
 
Imprimer cette page Imprimer
Partager
Recommander cette page Recommander Haut de page Haut de page