Augmenter la taille du texteRéduire la taille du texte

Laborantza-adarren egituraketa bultzatzea eta kalitate-desmartxak indartzea

> Harremanetarako :
Garapenaren zuzendaritza
Laborantza

Estelle Salvayre
05 59 11 44 14
Baionako ordezkaritza
Michel Bidegain
05 59 40 50 66

Kontseilu Orokorrak kalitate-desmartxak bultzatzen ditu, balio erantsia sortzen baitute

Ekoizpenen osasun-segurtasuna indartzen laguntzen du, produktuen kalitatearen eta trazabilitatearen funtsezko oinarria baita. Kalitate-zeinu ofizialak dituzten ekoizpenak sostengatzen ditu, kontsumitzaileei begira produktuaren kalitateari eta dagokien eskualdeari ezagupena ematen baitie; produktu horiek transformatzen dituzten enpresak eta kooperatibak ere laguntzen ditu.
 
 
Kontseilu Orokorrak ingurumena errespetatzen duen laborantza sostengatzen du
 
AREA gailua (Ingurumena Errespetatzen duen Akitaniako Laborantza) Europarekin eta Eskualdearekin batera finantzatua da. Helburua baserriei ingurumen-arauen araberako bilakatzeko bidea ematea du. Horrez gain, Kontseilu Orokorrak ingurumena errespetatzen duten laborantza-praktikak eta laborantza biologikoa garatzeko xedea duten talde-ekimenak laguntzen ditu.
 
 
Gure lurraldeak erakargarritasuna atxikitzeko lan egiten du
 
Kontseilu Orokorrak laborantza/artzaintza eta oihan sistemen garapen-proiektuak sostengatzen ditu. Mendiko eta oihaneko lurraldeei balioa emateko laborantza-ekintza horrek bi ardatz ditu:
  • Oihaneko eta artzaintzako aktibitate ekonomikoak garatzen laguntzea (mendiko produktuak, energia-egurra...)
  • Laborantza-praktika iraunkorrak sostengatzea eta bultzatzea (artzaintza-sistema eta oihan-kudeaketa iraunkorrak)
 
 
Imprimer cette page Imprimer
Partager
Recommander cette page Recommander Haut de page Haut de page