Augmenter la taille du texteRéduire la taille du texte

Kolegioko ikasleei hezkuntza-baldintza onenak eskaintzea

> Harremanetarako:
Kirol Hezkuntza Zerbitzua
Kolegioen eta eskola-biziaren kudeaketa
Michel RUEZ
05 59 11 45 05
 
Webgunean hauek ere kontsulta daitezke:
IKTen instalazioa eta erabilera garatzea
Ikasleak garraiatzea

Kontseilu Orokorrak ekintza boluntaristak sortu ditu, kolegioetan informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak ezartzeko eta garatzeko. 
Kolegioetako ikasle eta irakasleei tresna pedagogiko numerikoak eskaintzen dizkie.

Hezkuntza-proiektuen garapena errazten du, kolegioan emandako irakaspenak aberastu eta anizteko: taula numeriko interaktiboak eta MP3 eramangarriak, batez ere hizkuntzak numerikoki ikasteko.
Ikastetxeak hezkuntza-aktibitateak antolatzen laguntzen ditu, arteen, ingurumenaren, kirolaren, ondarearen, artxiboen arloetan etab. Edukiak elkarte kideekin zehaztuak ditu.
 
Eskola-bidaiak
Kontseilu Orokorrak kolegio publiko eta pribatuei diru-laguntza ematen die Europar Batasunean eskola-bidaiak antolatzeko. Lehentasuna Iberiar Penintsularako bidaiei ematen die, hezkuntzaren arloan mugaz gaindiko elkarlan-dinamika indartzeko. Bestalde, Frantziarako bidaiak ere diruz lagun ditzake, baldin eta bidaiako programan Frantziako edo Europako erakunde baten bisita pentsatua bada.
Imprimer cette page Imprimer
Partager
Recommander cette page Recommander Haut de page Haut de page