Augmenter la taille du texteRéduire la taille du texte

Kirol-praktika garatzea

Hezkuntza eta Kirol Zerbitzua
Kirol baliabideak

Sylvie DAVID
05 59 11 40 39
Nelson Paillou departamenduko zentroa
12, Rue Professeur Garrigou Lagrange
64000 Pau
05 59 14 19 19
Baionako adarra
2, platanoen karrika
64100 Baiona
05 59 52 17 81
 
Webgunean, hauek ere kontsulta daitezke:
Informazio gehiago:

Departamenduak formazio-klub guziak diruz laguntzen ditu; bai herrixketako eta auzoetako klub ttipiak, bai lankidetza adostua duten goi-mailako klubak. Horrez gain, kirol-ekitaldi batzuetan ere parte hartzen du, diru eta logistika laguntza emanez.

Kontseilu Orokorrak naturako kirolen garapena ere sostengatzen du (mendi-ibiltaritza, adibidez), kirol-praktiken aniztasuna garatzeko.
Baina kirol-animazioa departamenduko kirol klub eta elkarteek daramate, nagusiki. Kontseilu Orokorrak klubetan behar-beharrezkoak diren benebolak sostengatzen ditu (zuzendariak, entrenatzaileak, arbitroak) eta kirol-biziko eragile horiei laguntza konkretua ematen die, sport 64 sarearen bidez.
 
Sport 64 sarea
Sport 64 sareko polo nagusia departamenduko Nelson Paillou zentroa da; departamenduko kirol-batzordeentzako harreman eta zerbitzu eremua da.
Lan eta bilkura eremuak, zerbitzu logistikoak eta proiektuak eratzeko laguntza ematen zaizkie.
Nelson Paillou zentroaren xedeak:
  • Kirolaren arloko benebolak laguntzea (formakuntza, ekitaldien antolaketa, laguntza juridikoa...)
  • Hartzaile guziei kirolari buruzko informazioa eskura ematea (mediateka...)
  • Etorkizun oparoko gazteak sostengatzea, Prytanée Sportif elkartearekin batera (ostatua ematea, eskolen, dietetikaren, medikuntzaren eta egoera psikologikoaren segimendua egitea, kirol-etikara sentsibilizatzea...)
  • Banakako eta taldekako garapen proiektuak sostengatzea.
Zentro horrek adar bat badu Baionan.

 

Kirol eragileak laguntzea
Departamenduak arduradun benebolen formakuntza federala finantzatzen du, kirolarien animazioa hobetzeko; kirol-materiala erosteko diru-laguntzak ematen ditu; eta Frantziako txapelketetan sartutako 18 urtetik beheitiko taldeen eta kirolarien talde-bidaiak finantzatzen laguntzen du.
 
 
Imprimer cette page Imprimer
Partager
Recommander cette page Recommander Haut de page Haut de page