Augmenter la taille du texteRéduire la taille du texte

Kirol egokitua eta gazteen kirol-praktika garatzea

> Harremanetarako:
Hezkuntza eta Kirol Zerbitzua
Kirol baliabideak

Sylvie DAVID
05 59 11 40 39

Kontseilu Orokorrak politika berezia darama lehentasunezko hartzaileentzat; hau da, elbarrituentzat, kolegioko ikasleentzat eta etorkizun oparoko kirolari gazteentzat:

  • Departamenduak eskola-elkarteak diruz laguntzen ditu departamendu-lehiaketak eta eskola-kirolaren eta federazio-kirolaren arteko trukeak antolatzeko; kolegioetako kirol-sailak eta eskolatik kanpoko kirol-aktibitateak sostengatzen ditu, kolegioko ikasleek ikasketak eta kirol-praktika erregularra uztartu ahal izan ditzaten.
  • Etorkizun oparoko gazteak: etorkizun oparoko kirolariak sostengatzen ditu, hezkuntza-segimenduaren ardura duten egiturak finantzatuz; adibidez, eskola-sostengua, medikuntza-segimendua eta segimendu psikologiko eta dietetikoa ematen dituen Prytanée sportif finantzatzen du. Horrez gain, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak etorkizun oparoko kirolarien familiei diru-laguntza berezituak ematen ahal dizkie, gazteak ahalik eta baldintza onenetan sar daitezen Prytanée sportif egituran.
  • Kirol praktikak eskura ukan ezin dituztenei bidea errazteko, Departamenduak material bereziak erosteko laguntzak ematen ditu, elbarrituek kirol-sentsazio berriak ezagut ditzaten: handisurf, handiski, itsas bela, zaldiketa…
 
Imprimer cette page Imprimer
Partager
Recommander cette page Recommander Haut de page Haut de page