Augmenter la taille du texteRéduire la taille du texte

Irabazi apalak dituzten ikasleak laguntzea

> Harremanetarako

Hezkuntza eta Kirol zerbitzua
Eskolako bizia

Fabienne JOB
05 59 11 42 80
 
Burtsen bulegoa
05 59 11 43 86
bureaudesbourses@cg64.fr
 
Burtsa-eskaera sarean egiteko
http://bourses.cg64.fr/

Departamenduko burtsa

Goi-mailako irakaskuntzarako laguntza da, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak era askean emana. Burtsa ukanen dutenak hautatzeko, departamenduko araudia segitzen da. Departamenduko burtsak baxoaren ondotik goi-mailako ikasketetan izena emana duten ikasleei ematen zaizkie, gizarte-irizpideen arabera.
 
Ohiko burtsa
Ikasleak ikasketen lehen urtetik bosgarren urtera laguntzeko diru-laguntza da.
Burtsa hori eskatzeko, baldintza hauek bete behar dira:
  • Estatuko 1. mailako gizarte-irizpideen araberako burtsa ukaitea (edota, osasun eta gizarte adarrean, eskualdeko burtsa).
  • familia-etxea Pirinio Atlantikoetako departamenduan izatea.
  • lehen eskaera bada, 28 urtetik beheiti ukaitea; eta, lehena ez bada, 32 urtetik beheiti.
  • Kontseilu Orokorraren gizarte-irizpideak betetzea.

 

Erasmus departamenduko burtsa (mugitzeko burtsa)
(Socrates-Erasmus kontratua duten ikasleentzat).
Burtsa hori eskatzeko, baldintza hauek bete behar dira:
  • SOCRATES-ERASMUS kontratua ukaitea.
  • Estatuko gizarte-irizpideen araberako burtsa ukaitea (1. mailatik goiti), edota, osasun eta gizarte adarrean, eskualdeko burtsa ukaitea.
  • lehen eskaera bada, 28 urtetik beheiti ukaitea; eta, lehena ez bada, 32 urtetik beheiti.
  • familia-etxea Pirinio Atlantikoetako departamenduan izatea.
  • Pirinio Atlantikoetako departamendu-biltzarrak zehaztutako familia-kozientearen muga ez gainditzea (N-2 urteko familia-buruaren irabazi gordin orokorra zati kargupeko pertsonen kopurua).
Imprimer cette page Imprimer
Partager
Recommander cette page Recommander Haut de page Haut de page