Augmenter la taille du texteRéduire la taille du texte

Hondakinak murriztea eta hobeto tratatzea

Harremanetarako :
 
Ingurumen-zerbitzua
Hondakinak

Claire Vincens
05 59 11 42 77

Departamenduko hondakin-planaren xedea botere publikoek, tokiko kolektibitateek eta organismo pribatuek daramatzaten ekintza guziak bideratu eta koordinatzea da. Deuseztatze-beharren eta tratamendu-gaitasunen arteko orekan oinarritzen den kudeaketa iraunkorraren helburuak eta baliabideak zehazten ditu.

Helburu hauek ere ditu:
  • Etxeko hondakinen toxikotasuna eta kantitatea murriztea eta gaikako bilketa garatzea
  • Birziklatzen eta hartzitzen diren hondakinak edo hondakin berdeak balioztatzea
  • Hondakinak garraio mugatuen printzipioaren arabera bideratzea
  • Hondakindegi zaharrak ixtea eta birgaitzea.
Bestalde, hondakinen kudeaketaren ingurumen-eragina neurtzea ere ahalbidetzen du. Horrez gain, Kontseilu Orokorrak prebentzio, komunikazio eta sentsibilizazio ekintzak, birziklatze eta balioztatze sektore berrien sorrera, gaikako bilketa eta bertze hainbat ekimen sostengatzen ditu.
 
Imprimer cette page Imprimer
Partager
Recommander cette page Recommander Haut de page Haut de page