Augmenter la taille du texteRéduire la taille du texte

Herri-elkargoekin kontratuak egitea

> Harremanetarako
 
Garapenaren zuzendaritza
Herrienganako laguntzaren koordinazioa

Bénédicte Lacaze-Labadie
05 59 11 44 22
 
Webgunean, hauek ere kontsulta daitezke:

Herri-elkargo bateko kide zara?

Beren esku emandako gaitasun mota eta dentsitatea direla-eta, departamenduko 33 herri-elkargoak lurralde-garapenaren funtsezko eragileak dira.
Herrientzat finkatutako laguntza-araudia herri-elkargoei ere dagokie. 
 
Horrez gain, Kontseilu Orokorrak herri-elkargoekin harreman bereziak eraiki nahi izan ditu, garapenerako elkargo-kontratuen bidez (CDD).
Kontratu horiek 4 ardatz nagusi hauek dituzte:
  • Ekonomia,
  • Etxebizitza,
  • Kultura
  • Pertsonentzako zerbitzuak.
Horietatik, herri-elkargoak hautatutako gai bakoitzarentzat, Garapenerako Elkargo Kontratuak elkargoaren mailako proiektu koherentearen sorrera onesten du eta proiektua gauzatzeko diru-laguntzak ematen ditu.
Garapen-proiektuak zehazteko, metodologia berezia erabili behar da, hiru etapa hauen arabera :
  • beharrak aztertzea, diagnostikoa egitea
  • erronka estrategikoak eta ardazkako lehentasunak zehaztea.
  • 3 urterako ekintza-programa zehaztea. Programa horren ondorioz izenpetzen dute elkargo-kontratua Kontseilu Orokorrak eta Herri-elkargoak.

CCD kontratuen ondoriozko zenbait proiektu-adibide:
  • enpresa-mintegiak sortzea
  • aktibitate-eremuak birkalifikatzea
  • misio ekonomikoko arduraduna enplegatzea
  • arkitektura eta paisai hitzarmenak sortzea
  • kolektibitateak alokairuzko etxebizitza sozialak eraikitzeko mobilizatzea
  • irakurketa publikoaren eta agerraldiaren arloan herri-elkargoen sarea osatzea
  • musikaren irakaskuntzari buruzko diagnostikoa egitea, Departamenduko eskemaren araberakoa izan dadin
  • kultur garapenerako misio-arduraduna enplegatzea
  • Babesik gabeko Landa Ondare Txikia sostengatzea
  • orotariko harrera unitateak eta ama-laguntzaileen harrera-guneak sortzea...

 

Pirinio Atlantikoetako aglomerazioak
Kontseilu Orokorrak erabaki du Departamenduko 2 aglomerazioekin, hau da, Pauerekin eta BABarekin, kontratu-desmartxa hastea, hirigune horiek sostengatzeko.
 
Imprimer cette page Imprimer
Partager
Recommander cette page Recommander Haut de page Haut de page