Augmenter la taille du texteRéduire la taille du texte

Haurrarentzat lanjerosak diren egoerei erantzun egokiak proposatzea

> Informazio gehiago nahi baduzu:
 
Etxetik hurbilen duzun
Elkartasun etxea (MSD)

kontsultatu
 
Tratu txarrak aipatzeko
deitu 119 zenbakira (Allo enfance maltraitée),
egunean 24 orduz dei daiteke, doan eta anonimoki
Informazio gehiago
Webgunean hau ere kontsulta daiteke:

Haurrentzako gizarte-laguntzak (ASEk) familien laguntzea eta haurren babestea ditu beregain: haurrentzako gizarte-laguntzarako zerbitzuak 430 familia-laguntzaile enplegatzen ditu. Izaera sozialeko 16 haur-etxe gaitzen, finantzatzen eta kontrolatzen ditu departamenduan.

Bi ardatz nagusi ditu:
 
  • prebentzioa
Zerbitzuak prebentzio kolektiborako ekintzak antolatzen ditu (gizarte-etxeetan eta langile gazteen etxeetan, familia-laguntzarako kutxekin lankidetzan; eta MJCentzat, herriekin lankidetzan).
Horrez gain, Kontseilu Orokorrak gazteen bazterketa murrizteko helburua duten prebentzio berezituko 4 elkarteak finantzatzen ditu.
Bakarkako prebentzioari dagokionez, ASEk zailtasunak dituzten familiak sostengatzen ditu; hala, laguntza materiala (diru-laguntzak), hezkuntzazkoa eta psikologikoa ematen die: etxeko hezkuntza-laguntza, heldu gazteen kontratuak…
  • babesa
Haurrentzako gizarte-laguntzak ahaleginak egiten ditu haurra familian egon dadin, zailak bilakatuak diren harremanak eta bizi-baldintzak hobetzen saiatuz. Gurasotasuna laguntzen eta sostengatzen du. Behar izanez gero, hezkuntza-laguntzako teknikariek ere laguntzan parte har dezakete.
Familiako egoera sobera kaltetua bada eta haurra lanjerrean bada, haurrentzako gizarte-laguntzarako zerbitzuak babestu behar du. Egoerak hala behartzen badu, haurra bere osasunarentzat, moralitatearentzat eta zorionarentzat lanjerosa den ingurumenetik urrun daiteke.
Erabaki hori Estatuko zerbitzuekin eta justizia-zerbitzuekin batera hartzen da.
 
Lanjerrean diren haurrak seinalatzea
Haurren babesari buruzko 2007ko martxoaren 15eko legearen arabera, haurrekin aritzen den egitura orok haurrei buruz izan ditzakeen informazio kezkagarriak seinalatzeko departamenduko unitateari helarazi behar dizkio. Unitate horrek Pirinio Atlantikoetako informazio kezkagarri guziak zentralizatzen ditu.
Imprimer cette page Imprimer
Partager
Recommander cette page Recommander Haut de page Haut de page