Augmenter la taille du texteRéduire la taille du texte

Haurrak hartzea eta estimulatzea

> Informazio gehiago nahi baduzu :
 
 
Etxetik hurbilen duzun
Elkartasun etxea (MSD)

kontsultatu
 
 
Departamenduko ama-laguntzaileen eta haurtzaindegien zerrenda ikusteko: www.mon-enfant.fr

Familien beharrei erantzuteko, Amen eta Haurren Babeserako Departamendu Zerbitzuak (PMIak) familiak proposatuak diren zainketa-moduetara bideratzen ditu.

Taldekako harrera-egiturak (ohiko edo noizbehinkako haurtzaindegiak) irekitzeko baimenak ematen ditu, eta, sortzeko, diruz laguntzen ditu. Bestalde, ama-laguntzaileei ziurtagiria ematen die.
Egitura bakoitzeko zuzendaritzarekin etengabeko harremana atxikitzen du, harreraren kalitatea segurtatzeko. Haurtzain bat ziurtaturiko ama-laguntzaileengana joaten da harrera-baldintzak ikuskatzera, eta beren aktibitatean laguntzarik behar badute, laguntzeko prest egoten da.
Kontseilu Orokorrak eta CAFak Interneten departamenduko ama-laguntzaileen eta haurtzaindegien zerrenda ematen dute: www.mon-enfant.fr.
Bestalde, departamenduko 12 tokitan, gurasoek eta haurrek aktibitateak egin ditzakete elkarrekin. CAFak eta Kontseilu Orokorrak finantzatzen dituzte, eta, animaziorako, langileak eskura ematen dizkiete.
Sei urtetik beheitiko haurrak joan daitezke, guraso batekin edo biekin, edo inguruko heldu batekin, joko eta harreman momentu goxoak partekatzera. Gehien-gehienetan, harrera hori dohainikakoa izaten da.
Familiei harrera egiteko, horretara formatutako profesionalak daude.
Gune horien zerrenda webgune honetan ikus daiteke: www.mon-enfant.fr
Gurasoen sostengurako sarearekin (RAPekin) lotuak dira.
Imprimer cette page Imprimer
Partager
Recommander cette page Recommander Haut de page Haut de page