Augmenter la taille du texteRéduire la taille du texte

Haurdunaldia, sortzea eta gurasotasuna laguntzea

> Informazio gehiago nahi baduzu:
Etxetik hurbilen duzun Elkartasun Etxera jo ezazu

Amen eta haurren babesa (PMI)

PMI erakundeak bikoteak, haurdun diren emazteak, gurasoak eta haurrak laguntzen ditu. Etxetik hurbilen duten Elkartasunaren Etxean (MSD), profesional gaituz

–medikuz, haurtzainez, emaginez eta psikologoz- osatutako taldeak harrera egiten die, eta aholkuak ematen dizkie:
  • Bikoteek kontrazepzioari, Hiesaren detekzioari eta sexu-transmisiozko eritasunei buruzko informazioa aurki dezakete, baita familia eta bikote aholkularitza ere.
  • Haurdun diren emazteek,galdetuz gero, PMIko emaginen laguntza ukan dezakete, batez ere sostengu berezia behar duten egoeretan.
  • Gurasoek mediku, haurtzain, gizarte-laguntzaile eta abar kontsulta dezakete.
Bestalde, PMI zerbitzuak ama-eskoletan haurren prebentziozko osasun-azterketak egiten ditu; Lehen Haurtzaroko Harrera Etxeetan aritzen da; ama-laguntzaile eta familia-laguntzaileei ziurtagiria ematen die, eta sostengatzen eta segitzen ditu
 
Imprimer cette page Imprimer
Partager
Recommander cette page Recommander Haut de page Haut de page