Augmenter la taille du texteRéduire la taille du texte

Gazteenganako harrera, prebentzio eta animazio egiturak sostengatzea

> Informazio gehiago nahi baduzu,
etxetik hurbilen duzun
elkartasun etxea
kontsultatu.

Kontseilu Orokorrak gazteentzako animazio-egiturak eta prebentzio berezituko elkarteak sostengatzen ditu.

Gizarte-zentroak eta MJCak
Gizarte-zentroak eta Gazteen eta Kulturaren Etxeak (MJC) animazio-guneak dira; gizarte, hezkuntza eta kultur proiektua garatzen dute. 13-18 urteko gazteak hartzen dituzte.
Harreman, elkarrizketa eta truke eremuak dira, eta, noizbehinkako aktibitateak proposatzeaz gain, epe luzerako talde-proiektuak ere bideratzen dituzte.
Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak diruz laguntzen ditu.
 
Prebentzio berezitua
4 elkarte daude lurraldean. Hiri-ingurunean daude, eta lurralde osoa estaltzea dute helburu. Hezitzaile postuak beregain hartuz, Kontseilu Orokorrak finantzamenduaren parte handi bat beregain hartzen du.
Horren truke, arazorik izanez gero, elkarte horiek esku hartu behar dute, laguntzen dituzten herriek galdeginez, diagnostikoa egiteko eta aterabideak proposatzeko.
 
Prebentzio berezituko elkarteak
 
Association de prévention spécialisée de l'agglomération paloise
2 rue de Monpezat 64000 PAU
05.59.27.86.55
Association de prévention spécialisée du pays des gaves
1 rue Louis Barthou 64150 MOURENX
05.59.27.86.
Oloron prévention
3avenue de la Gare 64400 OLORON
05 59 39 69 12
Prebentzioa Euskal Herrian: Baiona
31, Victor Hugo karrika 64100 BAIONA
05.59.46.14.46
 
CPEF zentroak (familia hezkuntzarako eta plangintzarako zentroak)
 
CPEFek, medikuntza-kontsultarako tokiak izateaz gain, sexualitateari buruzko informazioa ere ematen dute: gizon/emazte harremanak, kontrazepzioa (erregularra eta premiazkoa), haurdunaldiaren borondatezko etendura, sexu-transmisiozko infekzioak (IST, lehen MST deitzen zirenak), sexu bortizkeriak eta erasoak edota haurdunaldien segimendua.
Ginekologoek, emaginek eta bikote-aholkulariek CPEFetan permanentziak egiten dituzte.
Kontsultak anonimoak eta dohainikakoak dira.
Departamenduak finantzatzen ditu, baina eskuduntza Orthezeko, Baionako, Paueko eta Oloroneko ospitaleen esku utzi du.
 
 
Ospitaleak
 
Baionako CPEF
Ospitalea
13, Jacques Loëb etorbidea
8.PK  64109 BAIONA cedex
05 59 44 35 35
CPEF Pau
Centre hospitalier
4 Bd Hauterive
64046 PAU cedex
05 59 72 68 41
CPEF Orthez
Centre hospitalier
Rue du Moulin
BP 118 64301 ORTHEZ cedex
05 59 69 70 70
CPEF OLORON
Centre hospitalier
Avenue Fleming
BP 160 64404 OLORON SAINTE MARIE cedex
05 59 88 30 55
MFPF (Familia Plangintzarako Frantziako Mugimendua)
Complexe de la République
Rue Carnot
64000 PAU
05 59 27 88 43
 
Imprimer cette page Imprimer
Partager
Recommander cette page Recommander Haut de page Haut de page