Augmenter la taille du texteRéduire la taille du texte

Enpresen garapena eta lehiakortasuna sostengatzea

> Harremanetarako :
 
Garapenaren zuzendaritza
Industria, Unibertsitatea eta Ikerketa
Valérie Berthoumieu
Christophe Voisin
05 59 11 44 40 / 05 59 11 44 49
 
Baionako ordezkaritza
Mathieu Dutilh
05 59 46 50 88
 
Webgunean, hauek ere kontsulta daitezke:
Informazio gehiago:
· Oseo

Kontseilu Orokorrak enpresa industrialen eta zerbitzu industrialeko enpresen garapena laguntzen du:

> Enpresak diruz laguntzen ditu, arlo hauetan:
  • higiezinen inbertsio proiektuetan, baldin eta proiektuek enpleguak eragiten badituzte eta industria, ikerketa eta garapen ekoizpen aktibitateak edo industriarenganako zerbitzuak sortzea edo erostea, garatzea, hedatzea edo ezartzea ahalbidetzen badute.
  • energia-gaitasunen hobekuntzan eta lehengai sentsibleen erabileraren arrazionalizazioan: Kontseilu Orokorrak aurretiazko ikerketak eta laguntza teknikoa finantzatzen ditu,
  • industria-hondakinen tratamenduan (likido edo gas efluenteak edo Osagai Organiko Lurrunkor motakoak): Kontseilu Orokorrak aurretiazko ikerketen zati bat eta tratamendu-sistemak ezartzeko lanak finantzatzen ditu,
  • merkatu berrien prospekziorako esportazio-desmartxetan: Kontseilu Orokorrak ikerketak eta enpresak desmartxa horretan izandako gastuak finantzatzen ditu,
  • finantza berregituratzeko planaren eraketan edo zailtasunak dituen enpresa baten berrerosketan; horretarako, diru-aurrerakin itzulgarria prestatzen die, kideekin eta finantza-erakundeekin batera
     
> Bestalde, Kontseilu Orokorrak departamenduko ekonomia egituratzen duten bi sektore lagundu nahi izan ditu: aeronautika eta nekazaritzako elikagaiak. Aeronautikaren sektoreko azpikontratazioko enpresek eta nekazaritzako elikagaien arloko 750 langiletik beheitiko enpresek garapen-kontratuak ukan ditzakete, ardatz hauen inguruan:
  • antolaketa, ekoizpen-sistema, arduraduntza sendotzea,
  • berrikuntza garatzea
  • informazio-sistemak garatzea
  • ingurumena babestea
  • esportaziorako desmartxak
  • BFR (Erabilera-funtsa beharra) handiarazteko laguntza: enpresaren finantzamendu-beharrak era adostuan aztertzea, eta horren ondorioz, diru-aurrerakin itzulgarria edo bermea ematea (Fonds 64 funtsa).
     
Kontseilu Orokorrak Fonds 64 izeneko berme-funtsa sortu zuen aspaldi, bankuak, finantza-erakundeak, arrisku-kapitaleko sozietateak eta alokairu-kredituko organismoak ETEak (Enpresa Txiki eta Ertainak) finantzatzera bultzatzeko; izan ere, funts horri esker, arrisku gutiago har dezakete, emandako laguntzei bermea edo kontra-bermea ezarriz.
Testuinguru korapilatsu honetan, Kontseilu Orokorrak krisia ekonomikoaren kalteak jasan dituzten ekoizpenaren eta turismo-harreraren arloetako ETE-ITEak laguntzeko gailu berria sortu du. Tresna hori Estatuak enpresa horiek behar dituzten banku-maileguak eta altxortegi-aurrerakinak bermatzeko sortutako gailuaren osagarria da. Kontseilu Orokorrak enpresa horiei, epe ertaineko banku-laguntzaz gain, %0-ko tasako aurrerakin itzulgarria proposatzen die, hiru eta zazpi urte arteko eperako; zenbatekoa maileguaren zenbatekora mugatua da, eta 5.000 eta 50.000€ artekoa izan daiteke.
 
Oso enpresa txikienganako (TPE), artisautzarenganako eta merkataritzarenganako ekintza segitzen du, laguntza zuzeneko hiru tresnari esker:
  • higiezinetan inbertitzea eta ekoizpen-tresnetan hornitzea, enpresa horien lehiakortasuna indartzeko.
  • enpresaburuaren laguntzailea enplegatzea, enpresa egituraketa-bilakaeran laguntzeko edo transmisioa prestatzeko.
  • Tokiko Ekimenen Plataformen mailegu-funtsak esleitzea, enpresen sorrera eta transmisioa finantzatzeko.

 

 
 
Imprimer cette page Imprimer
Partager
Recommander cette page Recommander Haut de page Haut de page