Augmenter la taille du texteRéduire la taille du texte

Enpleguaren bidez gizarteratzen laguntzea

Informazio gehiago nahi baduzu,
etxetik hurbilen duzun elkartasun etxea kontsultatu
edo deitu 3939 zenbakira (“allo  service public”)
rSa-ri buruz informazio gehiago ukaiteko
 
Enplegatzaileentzat: lagundutako kontratuei buruz informazio gehiago ukaiteko, deitu 0 800 800 534 zenbakira (urririk, etxeko telefonotik).
Webgunean, hauek ere kontsulta daitezke:
Informazio gehiago:
·RSA

Elkartasun aktiboko soldata (rSa) 2009ko ekainaren 1ean sartu zen indarrean metropoliko Frantzian.
Lehengo diru-laguntza hauek ordezkatzen ditu: gutieneko gizarteratze soldata (RMI), guraso isolatuen diru-laguntza (API) eta Kontseilu Orokorrak finantzatutako aldi baterako laguntza finko batzuk –adibidez, enplegura itzultzeagatiko saria-. Laguntza horietako bat zutenek ez dute batere desmartxarik egin behar. rSa-rako aldaketa automatikoki egiten da, diru-laguntza eten gabe.

 
Kontseilu Orokorrak jada martxan jarritako lanbideratzeko gailuen animazioa ez da aldatzen, eta diru-laguntzaren onuradun bakoitza, etxetik hurbilen duen MSDan, enpleguaren bidezko gizarteratzerako animatzaile batekin (ALIE) mintza daiteke. ALIE-en betebeharra Departamenduko Gizarteratze Programa (PDI) gauzatzea da. Enpresa, formakuntza-zentro eta elkarteekin batera, rSa dutenei gaitasun-bilana, formakuntza, lanpostu bat, kontratu lagundu bat edota enplegurako oztopoak gainditzeko neurri pertsonalizatuak (gida-baimena lortzeko laguntzak, motoak edo autoak alokatzeko laguntzak…) proposatzen dizkie.  
Bestalde, rSa lanean ari diren baina soldata apalegia duten pertsonei ere proposatzen ahal zaie. Kasu horretan, zenbatekoa familia-egoeraren eta lan-irabazien araberakoa da. Batzuetan, rSa ukan ahal izateko, eskatzaileak lanbideratzea eta gizarteratzea errazteko desmartxak egin behar izaten ditu. (KOaren liburuxka)
Diru-laguntza hori ukan dezakeela uste duen orok Interneten simulazioa egin dezake, webgune horietako batean:
 
edo 39 39* zenbakira deituz (“allo  service public”)
Erantzuna baiezkoa bada, etxetik hurbilen duen MSDra edo dagokion gizarte-ekintzarako herri-zentrora joan ahal izanen da.
 
Imprimer cette page Imprimer
Partager
Recommander cette page Recommander Haut de page Haut de page