Elbarrituei beren etxeko eguneroko bizitza erraztea

> Harremanetarako
Elbarritasun eta autonomia zerbitzua
Annie ONDET
05 59 11 11 45 
 
Gizarte-bizirako laguntza
Maison départementale des personnes handicapées (Elbarrituen Departamenduko Etxea)
Rue Pierre Bonnard, Cité administrative
64 000 PAU
Tél. 05 59 27 50 50
mdph.pau@mdph64.com
 
Webgunean, hau ere kontsulta daiteke:

2006. urteaz geroztik, Elbarritasunaren Konpentsaziorako Diru-laguntza (PCH) sortu da, hirugarrengoentzako konpentsaziorako diru-laguntzaren ordez.

 
Etxean egoten laguntzea
 
Etxe-laguntza
Etxe-laguntza zerbitzu legala da. Etxean egon ahal izateko eguneroko ekintzetan laguntza behar duten pertsonei ematen zaie.
Hainbat motakoa izan daiteke: pertsonek etxe-zerbitzuak ukan ditzakete, edo, baldintzen arabera, diru-laguntzak ere ematen ahal zaizkie.
Etxe-laguntzaren gastuak ordaintzeko gizarte-laguntzarako eskaerak CCASari (herriko gizarte-ekintzako zentroari), CIASari (herri arteko gizarte-ekintzako zentroari) edo eskatzailearen laguntza-egituraren herriko etxeari egin behar zaizkio; horiek eskatzailearen dosierra osatzen dute eta, hilabeteko epean, Departamenduko zerbitzuei helarazten diete.
Ordainketaren zati bat onuradunaren esku gelditzen da; zenbatekoa Kontseilu Orokorreko Presidenteak zehazten du, urtero.
 
Bazkari-afariak eramateko zerbitzua
Gizarte-laguntzak jatetxe berezituetako bazkari-afarien edo gizarte-laguntzako zerbitzu batek etxera eramandako bazkari-afarien gastuak beregain har ditzake.
Zerbitzu horiek elbarrituei bazkari-afariak prezio onean proposatzen dizkiete.
Gastuen zati bat onuradunen esku gelditzen da. Beren zatiaren behereko eta gaineko mugak Kontseilu Orokorreko Presidenteak urtero zehazten ditu.
Bazkari-afari zerbitzuaren gastuak ordaintzeko gizarte-laguntzarako eskaerak CCASari (herriko gizarte-ekintzako zentroari), CIASari (herri arteko gizarte-ekintzako zentroari) edo eskatzailearen laguntza-egituraren herriko etxeari egin behar zaizkio; horiek eskatzailearen dosierra osatzen dute eta, hilabeteko epean, Departamenduko zerbitzuei helarazten diete.
 
Etxebizitza elbarritasunari egokitzea
Kontseilu Orokorrak etxebizitzaren barne eta kanpo irisgarritasuna hobetzeko lan guziak finantzatzen ditu, baldin eta 1500 euro baino gutiago balio badute. Bestela, laguntza 10.000 eurora mugatua da 10 urteko eperako.
 
Gizarte-bizitzarako laguntza (MDPH)
Elbarrituen Departamenduko Etxea 2006an sortu zen; Kontseilu Orokorra du presidente eta gidari. Arlo horretako mintzaide bakarra da; PCH eskaeren dosierrak bideratzen ditu eta langile elbarrituen ziurtagiria onartzen du. Bestalde, formakuntza, gizarteratzea eta enplegua garatzeko ardura du, eta lan proiektu pertsonalizatua osatzeko laguntza eman dezake.
Gizarte bizirako laguntzarako zerbitzuen xedea (SAVS) heldu elbarrituen bizi-proiektua eratzen laguntzea da, laguntza egokituz, familiako, gizarteko, eskolako, unibertsitateko edo laneko loturak atxikitzen edo birsortzen lagunduz eta kolektibitateak proposatzen dituen zerbitzu guziak erabiltzeko bidea emanez.
 

SERVICES

Le Conseil général à votre service

Le Conseil général
Découvrez les Pyrénées-Atlantiques