Augmenter la taille du texteRéduire la taille du texte

Denek etxebizitza ukan dezaten ahalegintzea

> Harremanetarako
Garapenaren zuzendaritza

Etxebizitza eta jabetza
Sandra Mirailh
05 59 11 44 23

Departamenduko elkartasunaren zuzendaritza
Etxebizitza-elkartasunerako funtsa
Bizitoki hondatuak
Juliette Filleau
05 59 11 46 09

Kontseilu Orokorrak jabe bilakatzen lagun zaitzake

 - Irabazi apalak dituen adin guzietako jendearentzat, Kontseilu Orokorrak etxebizitza lortzeko laguntza-gailuak martxan jarri ditu:
Apports personnels 64, familia gazteak jabe bilakatzeko diru-ekarpena osatzen laguntzeko, Gizarte Akzesiorako Kreditua (PAS) edo Alokatzeko/Akzesiorako Gizarte Kreditua (PSLA) erabiliz HLM organismoek daramatzaten ekintzen karietara.
PASS Foncier delakoa lurren eta etxeen garestitasunari aurre egin behar dioten irabazi apaleko familientzako laguntza-gailu berritzaile eta sinplea da. Pirinio Atlantikoetako Departamenduak hainbat irizpide betetzen dituzten familiei 4.000€-ko saria eman diezaieke; horri esker, familia horiek %5,5eko BEZeko etxebizitza eros dezakete, diru-itzultze gibelatuko kreditua ukan, %0-ko tasako kreditua bikoiztu, etab.
- Horrez gain, Kontseilu Orokorrak espekulazioaren kontrako klausulak izenpetu ditu departamenduko alokatzaile sozialekin.
 
- Laborari gazteen bizitoki autonomoaren aldeko laguntza martxan jarri du. 
 
Zu ere lagun zaitzake, alokatzeko zailtasunak badituzu
Kontseilu Orokorrak etxebizitza lortzeko fidantza finantzatzen lagun zaitzake, etxebizitza-elkartasunerako funtsaren bidez. 
 
Bestalde, Kontseilu Orokorrak bizitoki ez duinen kontra borrokatzeko konpromisoa hartu du, “Habitat Dégradé 64” plana martxan jarriz. Beren bizitokietan bizi diren jabeekin eta bizitoki-alokatzaileekin batera, etxebizitzak birgaitzen ditu.
Horretarako, bizitoki ez duinari eta energia-prekarietateari buruzko interes orokorreko programa (PIG) sortu du, Pirinio Atlantikoetako departamendu osoan.
 
Imprimer cette page Imprimer
Partager
Recommander cette page Recommander Haut de page Haut de page