Etxe-laguntza
Etxe-laguntza zerbitzu legala da. Etxean egon ahal izateko eguneroko ekintzetan laguntza behar duten pertsonei ematen zaie.
Hainbat motakoa izan daiteke: pertsonek etxe-zerbitzuak ukan ditzakete, edo, baldintzen arabera, diru-laguntzak ere ematen ahal zaizkie.
Diru-laguntza hori etxe-zerbitzuak dituztenen baldintza berak betetzen dituztenei ematen zaie, baldin eta beren herrian ez bada etxe-laguntza zerbitzu egiaztaturik, zerbitzu hori ez bada nahikoa edota zerbitzua duenak zehazki eskatzen badu.
Diru-laguntza horrek ezin du onuradunari eman ahal zaizkion etxe-zerbitzuen gastuaren %60 gainditu; bestalde, hilabetean 20 ordura mugatua da bakarrik bizi diren pertsonentzat, eta 30 ordura bertzeentzat.
Esleipen, epe eta prozedura baldintzak etxe-laguntza ukaiteko berak dira.
Ordainketaren zati bat onuradunaren esku gelditzen da; zenbatekoa Kontseilu Orokorreko Presidenteak zehazten du, urtero.
Eskaera egiteko:
Etxe-laguntzaren gastuak ordaintzeko gizarte-laguntzarako eskaerak CCASari (herriko gizarte-ekintzako zentroari), CIASari (herri arteko gizarte-ekintzako zentroari) edo eskatzailearen laguntza-egituraren herriko etxeari egin behar zaizkio; horiek eskatzailearen dosierra osatzen dute eta, hilabeteko epean, Departamenduko zerbitzuei helarazten diete (erreferentziazko gerontologia-poloei).
Bazkari-afariak etxera eramatea
Gizarte-laguntzak jatetxe berezituetako bazkari-afarien edo gizarte-laguntzako zerbitzu batek etxera eramandako bazkari-afarien gastuak beregain har ditzake. Zerbitzu horiek adinekoei bazkari-afariak prezio onean proposatzen dizkiete.
Onuradunek gastuen zati bat berengain atxikitzen dute. Beren zatiaren behereko eta gaineko mugak Kontseilu Orokorreko Presidenteak urtero zehazten ditu.
Gizarte-laguntzak eskatzailea etxe berezitu batean bizitzeko gastuak beregain hartzen baditu, jatetxe berezituetako bazkari-afarien gastuak ezin ditu beregain hartu.
Bazkari-afarien gastuak ordaintzeko eskaerak CCASari (herriko gizarte-ekintzako zentroari), CIASari (herri arteko gizarte-ekintzako zentroari) edo eskatzailearen laguntza-egituraren herriko etxeari egin behar zaizkio; horiek eskatzailearen dosierra osatzen dute eta, hilabeteko epean, erreferentziazko gerontologia-poloari helarazten diote.
Etxebizitza hobetzea
Kontseilu Orokorrak adinekoen etxebizitzak hobetzeko eta behar berriei egokitzeko lanen finantzamenduan parte hartzen du.
Dosierrak Biarnoko, Bigorrako eta Euskal Herriko PACT-H&D egiturek osatzen eta bideratzen dituzte.
Informazio gehiago: